XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Marrazki, margo eta musika librea haurraren barne artistiko eta sentikorra kanporatzeko lagungarri bezala.

Horrela haurraren ahalmen ezkutu edo erabat argitu gabeak gizarteko eta gizakoi kultura baterako prestatuaz.

Baina, oldezko agermena (begiztatu eta jokatu) teknika honen lan-tresna berriak eta egokiak eskatzen ditu.

Expresabide askatuaren eragilerik bikainenak, gure baitan, hauk dira: Ikastolako aldizkaria, inprimeriari esker beste eskolekin harremanean jarriaz, multikopia, marrazkiak, diskak, irratia, fotografia, filma geldiak edo diapositibak, magnetofoia, eskutitz eta erregali trukatzea, ikasleen arteko harremanak, etab.

Ikusten duzunez, lanerako teknika berri bat daiteke hau guztia, eta honela, lan-tresna egoki batzuk eskatzen ditu.

Tresna horik prestatzea eta beraiez baliatzeko hezleak berak ere behar bezala prestatzea.

Pedagogia erabat berria dugu, hots iraultzailea.

Eskola zaharra, agian, teilatutik hasten bide zen hargintzan.

Aurrez nola hala moldatutako zerbait eraikitzen eta sendotzen ahalegindu bide zen.

Baina etxe hori zinez koloka bizian zetzan.

Kultura egiteko zimentuetatik hasi beharra dugu.

Horrela, gu, oinarri hauk sendotzen eta finkatzen ahalegindu gara, gero etxeak tinko iraun dezan.

Noski, bide berri hauek zenbaiti ikara sortuko diote, ohitura zaharrak aldatzen hasteko, berrikerietan sartzeko bildurra.